Ahaztutako Krisien Fondoa

Nafarroako Kutxa Fundazioak erabaki du zein izango diren Ahaztutako Krisien Fondoaren laguntza jasoko duten egitasmoak. Fondoaren 180.000 euroak Alboanen eta Gosearen Aurkako Ekintzaren egitasmoen artean banatuko dira.
 

Krisi humanitario bat larrialdi bat da, arriskuan jartzen dituena herrialde edo eskualde bateko herritarren bizia, osasuna, segurtasuna edo ongizatea. Krisia sor daiteke arrazoi politikoengatik edo gizarte, ingurumen edo osasun arloko gatazkengatik, eta herrialdeak ez du nahikoa ahalmenik hari erantzuteko, eta laguntza humanitarioa behar du.
 

Alde horretatik, ahaztutako krisitzat hartzen ditugu Nazioarteko Komunitatearen erantzun eskasa jasotzen duten edo erantzunik jasotzen ez duten krisi humanitario larriak. Ez dago krisiak konpontzeko konpromiso politikorik, ezta oihatzun mediatikorik ere. Krisia denboran luzatzen bada, gaitz kroniko bihur daiteke pertsona askorentzat, eta kolapso humanitarioa eragin dezake.
 

Horregatik, Nafarroako Kutxa Fundazioak bere baliabideetako batzuk bideratu nahi ditu agerian jartzera horren arreta eskasa pizten duten krisi humanitarioak. Nafarroako Kutxa Fundazioarentzat, kontuan hartu beharreko irizpideetako bat da ECHOren (Laguntza Humanitariorako Bulegoa) FCA indizea (Ahaztutako Krisiaren Ebaluazioa), hainbat adierazletan oinarritze dena: herrialdearen zaurgarritasuna, babes mediatikoa, per capita laguntza publikoa eta ebaluazio kualitatiboa, ECHOko unitate geografikoek eta haien adituek eginikoa.
 

Esku hartze arloak
1. Oinarrizko giza premiak: osasuna, hezkuntza, ura eta etxebizitza duina.
2. Gobernantza demokratikoa: giza eskubideen defentsa eta zabalkundea, tokiko boterea indartzea, gizarte zibileko erakundeak indartzea, bakearen kultura eta indarkeriazko gatazken prebentzioa.
3. Ahalmen ekonomikoak eta produktiboak hobetzea: ondasunak sortzea eta zerbitzuak ematea, elikadura, segurtasuna eta landa garapena.
4. Emakumearen ahalduntzea: emakumearen eskubideen alde egitea eta haien ahalduntzea indartzea.

 

 

Ahaztutako Krisiak Fondoak 2019an babestutako proiektuak

 

Gosearen Aurkako Ekintzaren proiektua Nigerren
Nafarroako Kutxa Fundazioak finantzatuko duen proiektu honen helburua da Maliko iparraldeko gatazkak Nigerko Tahoua eskualdera desplazatu dituen pertsonen bizimodua hobetzea. 90.000 euro bideratuko ditu egitasmo horretara.

Elikagaiak alde batera utzita, hainbat neurri hartu behar dira ihes egin behar izan duten pertsonen premia larriei erantzuteko: hala nola pertsonen segurtasun eta desplazamendu egoeraren jarraipena egitea, arropa eta higiene kitak erosi eta banatzea, kontingentzia stock bat prestatzea, banaketak kontrolatzea eta esku hartu ondoren jarraipen inkestak egitea.

Zabalkundearen helburua betetzeko, Nafarroako gizartearen sentsibilizazio lanak egingo dira, ahaztutako krisien zio, ondorio eta irtenbide posibleei buruzkoak (kasu honetan, Nigerreko krisia). Horretarako, prentsa argazkilari batek bidaia bat egingo du Nigerrera, argazki eta ikus-entzunezko materiala biltzeko. Ondoren, multimedia materialak sortuko dira, hedabideetan eta sare sozialetan argitaratzeko.
 
Alboanen proiektua Kamerunen
Nafarroako Kutxa Fundazioaren 89.242 euroren laguntza jasoko duen proiektu honen helburua da epe luzerako irtenbideak eskaintzea Kamerun ekialdera babes bila joan diren Afrika erdialdeko pertsonei, bultzada emanez kolektibo ahulenen gizarteratze eta laneratzeari, Bertoua-Garoua Boulai muga ardatzean errefuxiatuta dagoen Afrika Erdialdeko Errepublikako biztanleriaren artean.

Hobekuntza hauek espero dira: gazteen gaitasun tekniko profesionalak hobetzea, neskenak bereziki, eta haien laneratze baldintzak ere hobetzea Kamerun ekialdean. Gainera, GIZARTE KOHESIOA indartu nahi da komunitate errefuxiatuen eta bertako komunitatearen artean, Bertoua-Garoua Boulai ardatzean, eta sendotu egin nahi da, halaber, Gado-Badzeré eremuko biztanleria errefuxiatu ahulenaren BABES maila.

Erabiliko den metodologiak proiektuaren erdigunean jarriko ditu pertsonak, ikuspegi holistiko eta inklusibo batetik, eta egitasmoak 12 hilabete iraungo du, komunitateen beharren araberako etenik gabeko laguntzaz. Zabalkundearen alorrean, argazki erakusketa bat egingo da Civicanen, Afrika Erdialdeko Errepublikako errefuxiatuek Kamerun ekialdean bizi duten egoerari buruzkoa. Erakusketan, gainera, ikusgai egongo da ere Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuak pertsona hauen gizarteratzearen eta laneratzearen alde egiten duen lana, bereziki erreparatuta emakume errefuxiatuen egoerari eta beren bizi baldintzak hobetzeko egiten duten ahaleginari. Erakusketa inauguratzeko, hitzaldi bat egingo da Afrika Erdialdeko Errepublikaren eta Kamerunen egungo egoeraz, errefuxiatuen egoeraz eta proiektuaren ardatz zehatzez.

Deialdiak.

Erlazionatutako berriak

Convocatoria de Ayudas a Proyectos
Fundación Caja Navarra continúa con dos fases diferenciadas dentro de la Convocatoria de Ayudas a...
Cerrado el plazo de presentación de proyectos para la Convocatoria de Ayudas
Fundación Caja Navarra ha cerrado el plazo para la presentación de proyectos a la Convocatoria de...
Resolución de la Convocatoria de Ayudas a Proyectos 2019
Fundación Caja Navarra hace pública la relación de proyectos que va a apoyar durante este año 2019...
Presentados 345 proyectos de 297 entidades a la Convocatoria de Ayudas 2019
La Convocatoria de Ayudas a Proyectos 2019 de Fundación Caja Navarra se encuentra en la fase de...
Termina el plazo para la presentación de proyectos a la Convocatoria de Ayudas
Este jueves, 20 de diciembre, termina el plazo para la presentación de proyectos a la Convocatoria...