Hondarribiko udalekuak

ESTEKA HONETAN FORMULARIOA AURKITU DEZAKEZU

Nafarroako udaleku zuriek Hondarribian, Jaizkibelen magalean eta hondartzatik 200 metro eskaera, jarduerak ingurune seguru batean garatzeko instalazio pribilegiatuak dituzte: erizaindegia eta janari osasungarria, udalekuetako sukaldeetan egina.

 

HONDARRIBIA 2020 CAMPUSA

Plazak eskatzeko izena emateko epea martxoaren 10an hasiko da eta martxoaren 8an amaitu. Plazak notario aurrean egingo den zozketa bidez izendatuko dira. ESTEKA honetan eskuratu daiteke triptikoa, jarduerari buruzko informazio guztiarekin.

Denbora tarte horretan, edozein unetan egin ahal izango dira eskaerak; izan ere, ordena kronologikoa EZ da kontuan izango plazak izendatzerakoan.

Hondarribia 2020 Campusaren edizio honetako beste berritasun bat da erabiltzaile berak gehienez lau haurren izena emateko aukera duela; EZ dute halabeharrez familiartekoak izan behar eta lagun taldeak ere izan daitezke. Taldeko izen emate horretan, elkarren hurreneko zenbakiak emango zaizkie zozketan lau haur horiei.

Zozketaren oinarriak notario aurrean utzi ondoren, Nafarroako Kutxa Fundazioaren web orrian argitaratuko dira.

Nafarroako Kutxa Fundazioak, udako hitzorduarekin leiala izanez, Hondarribia Campusa eskainiko du. Uda balioak ikasten, abenturak bizitzen eta dibertsio ahaztezinez gozatzen pasatzeko modu bat. Aurten, berriro ere, ingeleseko talde bat eskainiko du hizkuntza sendotzeko ikasturtea hasi aurretik.

Zure semea edo alaba 2005 eta 2013 artean jaio bada, hauxe da haren Campusa. Esperientzia handia, prestakuntza bikaina eta adin bakoitzera egokitutako trebakuntza duten monitore talde bati esker, arrakasta lortzen dugu urtez urte.

Egingo diren jarduerak: paseoak itsasontzian, txangoak, haur parkea, padel surfa, ginkana, tailerrak kanpoan, gaueko jolasak, arrauna eta bela, surfa, zumba, dantza, kirol olinpiadak, jolasak hondartzan, bainuak itsasoan...

Campusak ekaineanuztailean eta abuztuan egingo dira, 10 txandetan banatuta.

 

INFORMAZIO XEHATUA, DATAK, PREZIOAK, BIDEOAK ETA IRUDIAK UDALEKUEN BLOGEAN:

Ezagutu hobeto gure instalazioak bideo honetan.

Instalazioei, jarduerei eta udalekuen egunerokoari buruzko informazio guztia udalekuen blogean dago prestatuta.

Horrez gain, antolakuntzarekin jar zaitezke harremanetan helbide elektroniko honetan: hondarribia@fundacioncajanavarra.es

 

 

Hezkuntza.

Erlazionatutako berriak

Ha dado inicio la actividad del Día Verde
Fundación Caja Navarra ya ha puesto en marcha su actividad de sensibilización medioambiental del...
Las colonias de Hondarribia no desarrollarán su actividad en 2021 debido a la pandemia
Fundación Caja Navarra ha tomado la decisión de no abrir el Campus de Verano 2021 de Hondarribia....
Reina Sánchez y su diseño "Adelante" se lleva el certamen Imagina CIVICAN
La edición XI del certamen de diseño Imagina CIVICAN de Fundación Caja Navarra ya tiene ganadoras....
Proyección educativa en el Planetario
Fundación Caja Navarra, junto con Fundación "la Caixa" y el departamento de Educación, colaboran...
Becas predoctorales Fundación Caja Navarra
La sede de Fundación Caja Navarra ha acogido el acto de presentación de los cinco proyectos de...