PATRONATUA ETA GOBERNU KORPORATIBOA
Patronatua da fundazioaren gobernu eta ordezkaritza organo gorena, eta hari dagokio fundazioaren helburuak betetzeko beharrezkoak diren ahalmen eta gaitasun guztiak egikaritzea; betiere, fundazioaren estatutuetan xedatutakoari eta ordenamendu juridikoari erreparatuz.
Fundazioko patronatuko kideen karguak kargu pertsonalak eta ordezkaezinak dira, ordainsaririk gabeak, ez daude ezein aginteri lotuak, eta etikan zein erantzukizunean oinarritutako lana eginez gauzatzen dira.
Patronatuko kideen posturako baztertu egiten dira honako hauek: hautetsiak; Nafarroako Administrazioko, Estatuko Administrazioko, tokiko erakundeetako edo administrazio horiekin lotura duen edo menpekoa den zeinahi erakundetako goi karguak; bai eta alderdi politikoetan, enpresa elkarteetan eta sindikatuetan kargu betearazleak edo zuzendari karguak dituztenak ere.
Fundazioaren estatutuen arabera, patronatuko kide izateko baldintzak dira, besteak beste, merkataritza zintzotasuna eta zintzotasun profesionala, eta egin beharreko lanarekin bat datorren prestakuntza eta eskarmentua. Karguaren iraupena lau urtekoa da, eta berrautaketa bakarra egitea dago aurreikusita.
Nafarroako Kutxa Fundazioaren gaur egungo patronatuak 2017ko uztailaren 20an hartu zuen kargua, eta honako hauek osatzen dute:
Lehendakaria: Javier Miranda Erro
Kidea: Iosu Ardaiz Loyola
Kidea: Cristina Bayona Sáez
Kidea: Fernando de la Hucha Celador
Kidea: Alberto Lafuente Jiménez
Kidea: Jesús Muruzábal Lerga
Kidea: Camino Oslé Guerendiain
Kidea: Cristina del Río Solano
Kidea: José Vicente Urabayen Azpilikueta
Patronatuko kideak ez direnak:
Idazkaria: Álvaro Eguiluz Martiarena
Protektoratuaren ordezkaria: Elena Garde Macías
Gobernu korporatiboaren urteko txostena
Aurrezki Kutxei eta Banku Fundazioei buruzko abenduaren 27ko 26/2013 Legearen 48. artikuluak eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren estatutuen 48. artikuluak derrigortzat jotzen dute urtero-urtero gobernu korporatiboaren urteko txostena argitaratzea. Txosten horren edukiak, egiturak eta argitalpen baldintzek bat etorri beharko dute Ekonomia eta Lehiakortasun Ministroak ondorio horietarako xedatutakoarekin. Urteko txostena, hain zuzen, azaroaren 30eko ECC/2575/2015 Aginduan xedatutakoaren arabera osatu beharko da, zeinek zehazten dituen gobernu korporatiboaren urteko txostenaren edukia, egitura eta argitalpen baldintzak, eta xedatzen dituen banku fundazioen kontabilitate betebeharrak.
Gobernu korporatiboaren 2015eko eta 2016ko txostenak.
Gobernu on korporatiboaren kodea
Nafarroako Kutxa Fundazioak beste urrats bat eman zuen, nola bere kudeaketa moduan, hala bere gardentasunean, eta Gobernu Onaren Kode hau onartu zuen. Fundazio ororen estatutuek bildu beharreko arauez eta lege derrigortasunez gainera, jardunbide egokirako oinarri batzuk ere jasotzen ditu, balio eta printzipio etikoetan oinarrituta bere jarduna zein bere organoena bideratuko dituztenak.
