Plan estrategikoa

Plan Estrategiko berriak Caja Navarra Fundazioak 2018-2022 aldian egingo dituen ekintza nagusiak jasotzen ditu eta Fundazioak aldaketa eta eraldaketaz betetako agertoki batean jarduteko eta orientatzeko jarraibideak ematen ditu. 

Fundazioaren misioa betetzeko, alegia, "gizartearen erronka berriei erantzutea eta pertsonei babesa ematea, oinarrizko beharrak eta gabezia funtsezkoenak ase ahal izan ditzaten", eta "Fundazioa elkartasun gaietan eta gizarte aurrerapenean erreferentzia eta eragin handiko erakundea izan dadin lortzeko" ikuspegia gauzatzeko, zeharka gako metodologikoekin lagundu beharko dugu, hala nola beste erakunde eta instituzio batzuekin eginiko lankidetza lanarekin eta sareko lanarekin, berrikuntzarekin, gardentasunarekin eta helburuen araberako zuzendaritzarekin; gainera, irisgarritasuna kudeaketan bertan eta  jardueretan sartu beharko da, ekitate ekonomikoa, kulturala eta generokoa ahaztu gabe.

Horregatik, Plan Estrategiko berri horretako programak eta jarduerak lau ardatzetan bildu dira: kolektibo zaurgarrienak babestea; solidaritatea, parte hartzea eta bizikidetza sustatzea; ikerketa, hezkuntza, kultura eta ondare artistikoa bultzatzea; eta Fundazioaren kaudimen instituzionala, ekonomikoa eta teknikoa bermatzea.

Prozesu honen ezaugarria izan da Nafarroako erakunde, instituzio eta pertsona nabarmen ugarik parte hartu dutela, haien kezken eta ikuspegien berri emateko.  Topaketa eta dinamika parte hartzaile horiei esker, zalantzarik gabe, gure erakundearen inguruari eta egungo errealitateari buruzko azterketa eta gogoeta egin ahal izan dugu, zer egin nahi den eta nora iritsi nahi den zehazteari dagokionez, hori egiteko moduari eta horretarako bide emango duten jarduerei dagokienez, eta horretarako zer bitarteko ditugun eta gure helburuak betetzeko zer tresna ditugun zehazteari dagokionez.

Orain hasiko dugun etapa berri honi erantzukizunez eta ilusioz egingo diogu aurre, eta espero dugu Fundazioaren giza taldearen konpromisoa eta inplikazioa, erakunde eta instituzioen lankidetza eta konplizitatea eta, azken finean, Nafarroako gizarte osoarena izango ditugula, "Nafarroa solidarioago" baten alde.

Agiri honetan grafikoki ikus daiteke 2018-2022 aldirako Plan Estrategikoaren laburpena.

Esteka honetan ikusi ahal duzu 2019-ko Urte Txostena.

    Fundazioa.

    Erlazionatutako berriak

    Presentación Memoria 2020
    Fundación Caja Navarra ha presentado su Memoria 2020 de actividades en un acto en el que ha reunido...
    Descanse en Paz Tomás Yerro
    Fundación Caja Navarra está de luto tras conocer el fallecimiento de Tomás Yerro Villanueva,...
    Fundación Caja Navarra reconocida con el Premio Azul
    Fundación Caja Navarra ha sido reconocida con el Premio Azul, distinción pionera a nivel nacional...
    Día Internacional de la Mujer
    Fundación Caja Navarra se unió un año más a la conmemoración del Día Internacional de la Mujer....
    Fundación Caja Navarra se une al pacto digital para la protección de las personas
    Fundación Caja Navarra se adhiere a esta iniciativa de la Agencia Española de la Protección de...