Hondarribiko Neptuno Campusa

Neptuno Campusa Ingurumen Hezkuntzako programa bat da, Hondarribian (Gipuzkoa) egiten dena. Naturarekin egiazki harremanetan egoteko eta bertan murgiltzeko ingurune paregabea da, inondik ere.

Ingurumen jardueren artean, ikasleek hainbat txango egingo dituzte Blanca de Navarra udalekuaren ingurunera, bertako flora eta fauna espezieak identifikatzeko, inguruneko historia geologikoa ezagutzeko eta klimaren eta mugimendu teknikoen eraginezko gertakarien berri jasotzeko, bai eta gizakiak era honetako paisaietan egindako esku hartzeak ekarritako ondorioak ulertzeko ere.

Inguruak berezkoa duen arrantza jatorriari esker, arrantza tradizionaleko hainbat teknika ezagutuko dituzte, Kantauri itsasoko uretan nabigatzen duten bitartean.

Gainera, itsasoei eta ozeanoei buruz hobekien gordetako sekretuak ezagutuko dituzte, Miarritzeko Cité de l’Ocean punta-puntako ozeanografikoan.  

Helburu nagusia, hain zuzen, esperientzia ahaztezinak bizitzea da, bizikidetza egoki baten ezaugarriak diren balioak ikasi eta partekatu bitartean. Hala, ikasleek erabat gozatu ahal izango dute jardueraz.

3 edo 5 eguneko egonaldia izango da, non pertsonen arteko harremanak bultzatzeaz gainera, ingurumena zaintzea zeinen garrantzitsua den nabarmenduko zaien, arlo horretan jardunbide egokiak egiten ahaleginduz.

Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara arteko eta DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei dago zuzenduta, nola ikastetxe publiko zein pribatu, itunpeko edo heziketa berezikoentzat.

Hizkuntza hautatzeko aukera ere izango da: gaztelania, euskara edo ingelesa.

Lotura honetan, informazio gehiago aurki dezake

Gurekin harremanetan jartzeko: campusneptuno@fundacioncajanavarra.es

 

Hezkuntza.

Erlazionatutako berriak

Ha dado inicio la actividad del Día Verde
Fundación Caja Navarra ya ha puesto en marcha su actividad de sensibilización medioambiental del...
Las colonias de Hondarribia no desarrollarán su actividad en 2021 debido a la pandemia
Fundación Caja Navarra ha tomado la decisión de no abrir el Campus de Verano 2021 de Hondarribia....
Reina Sánchez y su diseño "Adelante" se lleva el certamen Imagina CIVICAN
La edición XI del certamen de diseño Imagina CIVICAN de Fundación Caja Navarra ya tiene ganadoras....
Proyección educativa en el Planetario
Fundación Caja Navarra, junto con Fundación "la Caixa" y el departamento de Educación, colaboran...
Becas predoctorales Fundación Caja Navarra
La sede de Fundación Caja Navarra ha acogido el acto de presentación de los cinco proyectos de...