Gobernu korporatiboa

PATRONATUA ETA GOBERNU KORPORATIBOA

Patronatua da fundazioaren gobernu eta ordezkaritza organo gorena, eta hari dagokio fundazioaren helburuak betetzeko beharrezkoak diren ahalmen eta gaitasun guztiak egikaritzea; betiere, fundazioaren estatutuetan xedatutakoari eta ordenamendu juridikoari erreparatuz.

Fundazioko patronatuko kideen karguak kargu pertsonalak eta ordezkaezinak dira, ordainsaririk gabeak, ez daude ezein aginteri lotuak, eta etikan zein erantzukizunean oinarritutako lana eginez gauzatzen dira.

Patronatuko kideen posturako baztertu egiten dira honako hauek: hautetsiak; Nafarroako Administrazioko, Estatuko Administrazioko, tokiko erakundeetako edo administrazio horiekin lotura duen edo menpekoa den zeinahi erakundetako goi karguak; bai eta alderdi politikoetan, enpresa elkarteetan eta sindikatuetan kargu betearazleak edo zuzendari karguak dituztenak ere.

Fundazioaren estatutuen arabera, patronatuko kide izateko baldintzak dira, besteak beste, merkataritza zintzotasuna eta zintzotasun profesionala, eta egin beharreko lanarekin bat datorren prestakuntza eta eskarmentua. Karguaren iraupena lau urtekoa da, eta berrautaketa bakarra egitea dago aurreikusita.

Nafarroako Kutxa Fundazioaren gaur egungo patronatuak 2017ko uztailaren 20an hartu zuen kargua, eta honako hauek osatzen dute:

 

Lehendakaria: Javier Miranda Erro

Kidea: Iosu Ardaiz Loyola

Kidea: Cristina Bayona Sáez

Kidea: Fernando de la Hucha Celador

Kidea: Alberto Lafuente Jiménez

Kidea: Jesús Muruzábal Lerga

Kidea: Camino Oslé Guerendiain

Kidea: Cristina del Río Solano

Kidea: José Vicente Urabayen Azpilikueta

 

Patronatuko kideak ez direnak:

Idazkaria: Álvaro Eguiluz Martiarena  

Protektoratuaren ordezkaria: Elena Garde Macías 

 

 

Gobernu korporatiboaren urteko txostena

Aurrezki Kutxei eta Banku Fundazioei buruzko abenduaren 27ko 26/2013 Legearen 48. artikuluak eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren estatutuen 48. artikuluak derrigortzat jotzen dute urtero-urtero gobernu korporatiboaren urteko txostena argitaratzea. Txosten horren edukiak, egiturak eta argitalpen baldintzek bat etorri beharko dute Ekonomia eta Lehiakortasun Ministroak ondorio horietarako xedatutakoarekin. Urteko txostena, hain zuzen, azaroaren 30eko ECC/2575/2015 Aginduan xedatutakoaren arabera osatu beharko da, zeinek zehazten dituen gobernu korporatiboaren urteko txostenaren edukia, egitura eta argitalpen baldintzak, eta xedatzen dituen banku fundazioen kontabilitate betebeharrak.

Gobernu korporatiboaren 2015eko eta 2016ko txostenak.

 

Gobernu on korporatiboaren kodea

Nafarroako Kutxa Fundazioak beste urrats bat eman zuen, nola bere kudeaketa moduan, hala bere gardentasunean, eta Gobernu Onaren Kode hau onartu zuen. Fundazio ororen estatutuek bildu beharreko arauez eta lege derrigortasunez gainera, jardunbide egokirako oinarri batzuk ere jasotzen ditu, balio eta printzipio etikoetan oinarrituta bere jarduna zein bere organoena bideratuko dituztenak. 

Fundazioa.

Erlazionatutako berriak

Presentación Memoria 2020
Fundación Caja Navarra ha presentado su Memoria 2020 de actividades en un acto en el que ha reunido...
Descanse en Paz Tomás Yerro
Fundación Caja Navarra está de luto tras conocer el fallecimiento de Tomás Yerro Villanueva,...
Fundación Caja Navarra reconocida con el Premio Azul
Fundación Caja Navarra ha sido reconocida con el Premio Azul, distinción pionera a nivel nacional...
Día Internacional de la Mujer
Fundación Caja Navarra se unió un año más a la conmemoración del Día Internacional de la Mujer....
Fundación Caja Navarra se une al pacto digital para la protección de las personas
Fundación Caja Navarra se adhiere a esta iniciativa de la Agencia Española de la Protección de...